Sutea piztu da Amezketako enpresa batean

Ataria 2024ko urtarrilaren 9a

Amezketako Ola auzoan dagoen auto tailerrean piztu da sua. Hiru suhiltzaile kamioi bertaratu dira, eta sutea jada kontrolpean dutela esan dute.

Suhiltzaileek emandako informazioaren arabera, 08:00ak aldera piztu da sua. Goizaldean Elduainen izandako auto istripura bidean zeudela jaso dute deia suhiltzaileek, eta Elduaingo gidaria onik zegoela jakitean joan dira Amezketara. Tolosa, Ordizia eta Legazpiko suhiltzaileak bertaratu dira.

Oraindik ez dakite zerk piztu duen sua, baina eraikin kanpoan piztu da, eta ondorioz, pintura kabinak ere su hartu du. Zehazki, teilapeak hartu du sua, baina ez da barrura sartu, eta horrek kalte handiagoak sortzea eragotzi du, barruan su hartu dezakeen materiala baitago. Ez da zauriturik izan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!