Zaldi batek zauritutako emakumea ospitaleratu dute

Ataria 2024ko urtarrilaren 3a

Emakume batek zaldi baten ostikada jaso du arratsaldean eta Donostia ospitalera eraman behar izan dute.

Segurtasun sailak adierazi duenez, emakume batek zaldi baten ostikada jaso du 16:00ak inguruan Amezketan. Bizkarrean jaso duen kolpearen ondorioz, mugitu ezinik geratu da, eta Ertzaintzaren helikopteroak erreskatatu behar izan du. Donostia ospitalera eraman dute artatzera.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!