Ostegunean, hilaren 28an, Amezketako Udalak ohiko osoko bilkura egingo du. Urte honetako azkena izango da, udaletxeko bilkura aretoan egingo dute, eta 18:00etan hasiko da. Landuko dituzten gaien artean daude 2024ko udal aurrekontua eta hainbat mozio.