Joxe Etxeberria Sagastume 'Beltza' hil zela 50 urte bete dira gaur

Tolosaldeko Ataria 2023ko aza. 28a, 14:18

Militante amezketarra, Jon Pagazaurtundua kidearekin batera, Getxoko Itzubaltzetan hil zen lehergailu batek eskutan eztanda egin ondoren. Senide eta lagunek asteburuan gogoratu dute.

Gaurko egunez duela 50 urte Jose Luis Pagazaurtundua Isusi laudiotarra eta Joxe Etxeberria Sagastume Beltza amezketarra hil ziren Getxoko Erromo auzoan, lehergailu bat prestatzen ari zirenean.

Etxeberria Amezketako Jauregi Txiki baserrian jaio zen eta gaztetatik izan zuen politikarako joera. Herriko gazteen bilgune izen zen Oargi elkartearen sorreran parte hartu zuen eta urte batzuk beranduago Herri Gaztedin hasi zen militatzen. 19 urte zituela ETAn sartu, eta poliziarengandik eskapo, Ipar Euskal Herrira egin behar izan zuen ihes.

Hegoaldera bueltan, Getxoko Erromo auzoko Itzulbaltzetan ekintza bat prestatzen ari zela hil zen Etxeberria, Jon Pagazartundua kidearekin batera. Artean 22 urte baino ez zeuzkan.

Amezketan, aurreko asteburuan, bere izena daraman plazan gogoratu zuten bere senide eta lagunek.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!