Indarkeria matxistaren aurkako eguna 2023

Amezketan ez dute ausartak izan nahi

Ataria 2023ko azaroaren 27a

Amezketako herritarrak iragan larunbatean, azaroaren 25ean, udaletxe aurrean elkartu ziren indarkeria matxistari ezezkoa emateko.

Ausartak ez, askeak! leloko pankarta eskuan, indarkeria matxistaren kontra bildu ziren herritarrak. Aurretik lanketa egin zuten Zumadi eskolak, Amezketako Udalak eta Gaztelekuak elkarrekin.

Honela, aurreko astean, ikasleek herrian seguru sentitzen diren guneak identifikatu zituzten. Larunbatean bertan, pegatina bidez, herriko toki seguru horiek markatu zituzten, eta elkarretaratzea egin ondoren, LHko 4, 5 eta 6. mailako ikasleek prestatutako bertsoak abestu zituzten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!