Altuna III VS P. Etxeberria _ Lau eta Erdiko Finala 2023

Jokin Altunak finalerdia jokatuko du igandean

Ataria 2023ko azaroaren 3a

Altuna III.ak proba ona egin berri du Amezketako pilotalekuan eta Jakaren aurka Eibarren duen finalerdietako partida jokatzea erabaki du.

Pilotari amezketarrak bere oniritzia eman du igandean jokatzeko. Amezketako aurrelariak beroketa egin du Jon Erasunekin Larrunarri pilotalekuan. Ondoren, Jokin Etxaniz ASPEko zuzendari teknikoaren babespean, hiru ordu laurdenez aritu da. Saioa ona izan da eta Altuna III.a igandean Eibarko Astelenan izango da Jakaren aurka Lau eta Erdiko Txapelketaren Eusko Label Txapelketako finalerdietan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!