Herri kirolek hartu dute Ugarteko pilotalekua

Leyre Carrasco 2023ko urriaren 8a

Ugarteko festetako azken eguna ospatu dute, eta harria jasotzen aritu dira arratsaldean Ainitze Zumeta eta Lierni Osa; aizkoran, berriz, Aratz Mugerza eta Andoni Iruretagoiena 'Izeta VI' izan dira.

Eguraldia lagun izan dute jaietako azken egunean Ugarten, eta festarako giroa ere izan da. Aizkora eta harri jasotzea uztartuz, herri kirol erakustaldia eskaini dute lau kirolariek. Alde batetik, Ainitze Zumeta harri jasotzaileak eta Aratz Mugerza aizkolariak osatutako bikoa izan da, eta bestetik, berriz, Lierni Osa harri jasotzailea eta Andoni Iruretagoiena Izeta VI aizkolaria. Lanak amaituta, ingurutxoa egin dute eta sagardo-dastaketa izan dute ostean. Laja Bi eta Narbaiza trikitilariek girotu dute jaien amaiera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!