Lehen aldiz, zaldi martxa egingo dute Amezketan, urriaren 14an

Ataria 2023ko urriaren 5a

Herritar talde batek antolatuta, Amezketako I. Zaldi Martxa egingo dute urriaren 14an, larunbata.

08:00etan emango diote hasiera, Beartzanako aparkalekutik; lehenik, gosaria egingo dute. Ibilbidean zehar hamaiketakoa egiteko geldialdia egingo dute, eta martxa amaitu ondoren, bazkaria egingo dute Beartzana jatetxean. Arratsaldean trikipoteoa egingo dute herrian eta gauean afaria frontoian (udalak txiria jarriko du).

Parte hartzeko prezioa 50 euro izango da (gosaria, hamaiketakoa eta bazkaria). Izena eman edo informazioa jaso nahi dutenek, 686509874 telefono zenbakira (Ugaitz) deitu behar dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!