Lizarrara irteera antolatu dute Amezketako adineko herritarrentzat

Ataria 2023ko irailaren 27a

Urriaren 5ean izango da txangoa, izena emateko epea bihar  zabalduko da eta datorren astelehena izango da horretarako azken eguna.

Amezketako Udalak 60 urtetik gorako herritarrentzat irteera antolatu du urriaren 5erako. Autobusa goizeko 08:30ean abiatuko da: Abaltzisketako bidegurutzean geldituko da lehenengo, gero, Ergonen eta, azkenik, behera bidean, Ugarten. Eguneko lehen jarduera 10:00etan egingo dute, hain zuzen, bisita-gidatua Iturri kontserbak enpresara. 12:00etatik aurrera denbora librea izango dute Lizarrako azokan, eta 14:30ean bazkalduko dute Navarra jatetxean. Amezketara 18:00-18:30ak aldera itzuliko dira.

Izena emateko epea bihar zabalduko da eta urriaren 2a izango da horretarako azken eguna. Txartel bakoitzak hogeita hamar euroko prezioa izango du. Lehentasuna izango dute 60 urtetik gorako herritarrek, baina autobusa betetzen ez bada, gainerako herritarrek ere joateko aukera izango dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!