Josu Jauregi geobiologoak bi ikastaro eskainiko ditu Amezketan

Ataria 2023ko irailaren 6a

Batetik, erradiestesia landuko dute irailaren 23an eta 24an, eta bestetik, urriaren 28an eta 29an, etxeetako memoria ezkorrak eta arima erratuak bilatu, identifikatu eta garbiketa egiteko modu ezberdinak irakatsiko ditu.

Josu Jauregi geobiologoak bi ikastaro eskainiko ditu irail eta urri amaieran, Amezketan. Batetik, erradiestesia landuko dute irailaren 23an eta 24an. Hagaxka eta penduluaren erabilera, edota sena garatzeko teknikak erakutsiko ditu, besteak beste. Hilaren 23an, 09:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara izango dira saioak, eta hilaren 24an, 09:30etik 14:00etara.

Bestetik, urriaren 28an eta 29an, etxeetako memoria ezkorrak eta arima erratuak bilatu, identifikatu eta garbiketa egiteko modu ezberdinak irakatsiko ditu. Bi egunetan, 09:30etik 14:00etara izango dira saioak. Ikastaro bakoitzak 120 euroko kostua izango du eta plaza mugatuak izango dira. Izena eman nahi duenak 943 681 151 zenbakira deitu dezake, edota otelarre@hotmail.com helbidera idatzi.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!