Zabor bilketa zerbitzuaren tasa irailaren 15etik urriaren 30era ordaindu beharko da

Ataria 2023ko irailaren 4a

Helbideratuta daukatenei hilaren 15ean kobratuko zaie tasa; ordainketako epea errespetatzen ez dutenei %20ko errekarguarekin kobratuko zaie.

2023 urteari dagokion zabor bilketaren tasa ordainketa irailaren 15etik urriaren 30era bitartean egin beharko da. Zaborraren ordainagiria helbideratu gabe dauzkatenek, Kutxabank entitateko bulegoren batetik pasa beharko dute ordainketa egitera, aguazilak etxera eramandako ordainagiriekin. Epea errespetatzen ez duenak %20ko errekarguarekin ordaindu beharko du.

Helbideratuta daukatenei hilaren 15ean kobratuko zaie kontu korrontetik. Norbaitek helbideratu nahiko balu, udaletxera deitu beharko du datuak emateko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!