Buruz buruko txapelketan zazpi partida jokatu dira asteburuan

Ataria 2023ko uztailaren 27a

Amezketako gizonezkoen Buruz Buruko Pilota Txapelketaren beste bi jardunaldi jokatu ziren asteburuan.

Kadete mailan hiru izan ziren: Segurola (Gazteleku) 18-22 Elorz (Upo Mendi), Murua (Intxurre) 22-4 Ramirez (Kurene), eta Izagirre (Lapke) 22-19 Aldaz (Buruzgain); promesa mailan bi: I. Egiguren (Ilunpe) 22-17 Rekalde (Txumulutxueta) eta Ibarluzea (Lapke) 22-12 Diaz de Gereñu (Txukun Lakua); eta elite mailan ere bi: Irribarria (Lapke) 22-10 Elizalde (Zugarralde) eta Zubizarreta (Lapke) 22-3 Odriozola (Abantzu).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!