Amezketako buruz buruko txapelketan jardunaldi bana izango dute bihar eta etzi

Ataria 2023ko uztailaren 20a

Zazpi Iturri elkarteak antolatu eta Larrunarri frontoian jokatzen da pilota txapelketa, ostiral eta larunbat gauetan.

Bihar, 21:00etan hasiko da jardunaldia, eta lehen bi partidak kadete mailakoak izango dira: Segurolak eta Elorzek neurtuko dituzte indarrak lehenengoan, eta Murua eta Ramirezek bigarrengoan. Hirugarren partida promesen mailakoa izango da eta I. Egiguren eta Rekalde ariko dira nor baino nor, eta laugarrenean elite mailako Irribarria eta Elizalde. Etzi, larunbatean, 21:30ean hasiko da jardunaldia, eta hiru partida izango dira ikusgai. Lehenengoan, kadete mailakoan, Aldaz eta Izagirre ariko dira elkarren aurka; bigarrengoan, promesetan, Ibarluzea eta Diaz de Gereñu; hirugarrengoan, elitekoan, Zubizarreta eta Odriozola.

Aurreko asteburuan, ostiraleko jardunaldian, kadete mailan Zabaletak 21-22 irabazi zion Egurrolari; promesen mailan Hormaetxek 8-22 irabazi zion Zabaletari; eta elite mailakoan, Igoak bertan behera utzi behar izan zuen, lesionatuta, Senarren aurkako partida, 12-5 irabazten ari zela. Larunbateko jardunaldian, bi partida jokatu ziren: promesetan, U. Amiano izan zen irabazlea, 18-22, Lizeagaren aurka; eta elite mailan Elola gailendu zen 8-22 Astizen aurka. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!