Bertso saioa egingo dute etzi, San Martingo etxolan

Ataria 2023ko uztailaren 19a

Bertso saio bereziaz gozatzeko aukera izango da ostiralean. Tolosaldeko eta inguruko bost bertsolari gazte ariko dira, 18:00etatik aurrera.

June Aiestaran, Danel Etxeberria, Eki Mateorena, Aratz Arzelus eta Jon Mendiluze izango dira bertsolariak. Gai jartzaile lanetan, berriz, Imanol Artola Arretxe Felix ariko da.

Bestalde, San Martingo etxolako arduradunek gogoratu dute liburu trukea egiteko irakurketa txokoa egokitua dutela bertan. Nahi duenak, bertan dauden liburuak hartzeko aukera du, liburuak uzteko aukera duen bezalaxe.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!