Erremonte jaialdia izango da larunbatean, Amezketan

Ataria 2023ko uztailaren 19a

Villabonako udal pilotalekuan jokatutako erremonte partida bateko irudia.

Amezketako Udalak eta Oriamendik elkarlanean, erremonte jaialdia antolatu dute, Larrunarri frontoian. 17:00etan hasiko da eta sarrera doakoa izango da.

Jaialdian binakako partida hauek ikusi ahalko dira:

  • Segurola-Martirena vs. Goikoetxea V-Zubiri
  • Ansa II-Larrañaga vs. Aldabe-Azpiroz

Udaletik herritarrak animatu dituzte herrian bertan erremontea ikusteko eta bizitzeko aukera galdu ez dezaten.

Eskudero, Buruz Buruko Sari Nagusian

Atzo, asteartea, Aritz Eskuderok aurrera egin zuen Buruz Buruko Sari Nagusia txapelketan, Hernaniko Galarreta Jai Alai pilotalekuan. Berrobin bizi den erremontista andoaindarrak ez zuen partida jokatu behar izan, Aiestaran VI.aren lesioagatik. Bihar jokatuko du hurrengo kanporaketako partida, Larrañagaren aurka, frontoi berean. 18:00etan hasiko den jaialdiko bigarren partida izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!