Martxan daude ibilgailuentzako doako karga elektrikoaren bi puntuak Amezketan

Ataria 2023ko uztailaren 18a

Dagoeneko abian dira Amezketako Beltzaren plazaren ondoan dauden ibilgailuentzako doako karga elektronikoaren bi puntuak, eta ibilgailu elektrikoa duen edonork erabil dezake.

Amezketan bezala, 27 estazio ezarri dira Gipuzkoako 21 udalerritan (Abaltzisketa, Alegia, Alkiza, Altzaga, Arama, Asteasu, Beizama, Berastegi, Berrobi…) eta helburua da ibilgailu elektrikoen sustapenerako erraztasun bat gehiago ematea, karga-punturik gabe, erosleak ez baitira animatuko ibilgailu elektrikoa erostera. Bi puntu hauen erabilera doakoa izango da datozen bi urteetan, eta bai azpiegitura, bai elektraindarra, Aldundiaren kontura izango dira.

Amezketan bi puntu ezarri dira eta bakoitzaren aurrean ibilgailuarentzako eremua dago margotuta. «Eremu horiek uneoro libre geratu behar dira, ibilgailu elektrikoentzat erreserbatuta baitaude. Karga elektrikoen bi puntuen erabilpenak arrakasta izaten badu eta erabiltzaileak ugaritzen badira, etorkizunean leku gehiago egokitu ahal izango da», azaldu dute udaletik.

Karga-puntu bakoitzean erabiltzailearentzat azalpenak agertzen dira, eman beharreko urratsak ibilgailua kargatzeko:

  1. Erabiltzaileak bere mugikorrean Zunder aplikazioa deskargatu beharko du, eta QR kodea erabili dezake horretarako.
  2. Jarraian aplikazioan alta eman beharko du eta ordaintzeko modua ezarri. Azken horri buruz, esan behar da karga doakoa dela eta ordaintzeko modua jartzeak ez duela esan nahi ezer ordaindu behar denik.
  3. Azkenik, aplikazioan Amezketako konektorea aukeratu behar da, ibilgailua kargatzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!