Altuna III.a izango da eskualdeko pilotari bakarra Bilboko Aste Nagusia Torneoan

Ataria 2023ko uztailaren 17a

Abuztuaren 25ean jokatuko du finalerdia pilotari amezketarrak Rezustarekin batera. San Fermin Torneoa irabazi berri duen bikoteak, Elordi-Zabaleta bikotearen aurka jokatuko du.

Gaur aurkeztu dute udako beste binakako txapelketa bat Bizkaia frontoian: Bilboko Aste Nagusia Torneoa. Azken urteetan bezala, hiru jardunaldi izango ditu, bi finalerdi eta finala. Lehen finalerdia abuztuaren 24an izango da, eta Urrutikoetxea-Imaz eta Larrazabal-Mariezkurrena II bikoteek jokatuko dute. Biharamunean, abuztuaren 25ean, bigarren finalerdia jokatuko dute Elordi-Zabaleta eta Altuna III-Rezusta bikoteek. Bi kanporaketetako irabazleek abuztuaren 27an jokatuko dute finala.

Bizkaia Torneoko finala

Aurrez, abuztuaren 22an, Bizkaia Torneoko finala jokatuko dute Sollube (Aspe) eta Anboto (Baiko) taldeek, Bilboko pilotalekuan. Lau eta erdiko partidan, Peña II.ak Salaberriaren aurka jokatuko du, binakakoan, Altuna III-Martija bikoteak Artola-Albisu bikotearen aurka, eta buruz burukoan, Elezkano II.ak Alberdi II.aren aurka.

Aste Nagusia Torneoko jaialdietarako eta Bizkaia Torneoko finalerako sarrerak Entradasfronton.com webgunean eskuratu daitezke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!