Altuna III.a eta Elordiren arteko errebantxa bertan behera

Ataria 2023ko uztailaren 12a

Jokin Altunak gainkarga du giharretan, eta fisioterapeutak emandako argibideei erantzunez, Aspe enpresak erabaki du uztailaren 18an Aitor Elordiren aurka Atano III.ean jokatuko behar zuen buruz buruko finaleko errebantxa bertan behera uztea.

Altuna III.ak eskuineko dortsal zabalaren lotura miotendinosoan du gainkarga. Bere fisioterapeutak azaldu duenez, Amezketako aurrelaria buruz buruko partida baten eskakizunaren aurrean agertzeak amaiera okerragoa eragin dezake. Partida bertan behera geratu ondoren, Aspetik azaldu dute sarreren prezioa lehenbailehen itzuliko duela.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!