Bideak garbitu eta txukuntzeko herritarren laguntza eskatu dute Amezketan

Ataria 2023ko uztailaren 12a

Altunegi eta Altzai auzoko bizilagunek eskatuta, auzolana antolatu du Amezketako Udalak larunbat goizerako. Ondoren hamaiketakoa egongo da parte hartzen dutenentzat.

Elizaren atzeko aparkalekuan elkartuko dira herritarrak 8:00etan, eta taldeetan banatuta ubideen garbiketa, zabor bilketa eta orokorrean bideen garbiketa eta txukunketa egingo dute. Ahal duenak pala, erratza edo atxurra eramatea eskatu du udalak. Amaieran parte hartzaileentzat hamaiketakoa egongo da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!