Amezketako buruz buruko pilota txapelketa martxan dago

Ataria 2023ko uzt. 6a, 11:57

Iazko txapeldunak: Etxeberria, Zubizarreta eta Espinal.

Zazpi Iturri elkarteak antolatzen duen buruz buruko Amezketako pilota txapelketa abian jarri da dagoeneko.

Aurtengo edizioa XXXIII.a da eta ohi bezala, hiru mailatan jokatuko da: kadete, promesak eta eliteak. Maila bakoitzean Euskal Herriko eta Errioxako hamabi pilotari onenak ari dira lehian. Partidak ostiraletan eta larunbatetan 21:30etik aurrera izango dira, Larrunarri pilotalekuan. Final aurrekoak abuztuaren 4an eta 5ean izango dira eta finalak abuztuaren 24ean izango dira, herriko jaietan, San Bartolome egunean.

Lehen bi jardunaldietan, aurreko ostiralean eta larunbatean, hiruna partida jokatu ziren. Kadetetan Segurolak aurrera egin zuen Rekalderi 17-22 irabazita, eta beste partidan Ramirez gailendu zen 8-22 Ibairen aurka. Promesa mailan, Zabaletak 20-22 irabazi zion Aranbarriri, eta Lizeagak 22-19 Iraetari. Elite mailan, Igoak egin du aurrera Irazustabarrenari 19-22 irabazita, eta Astizek ere pausoa eman du aurrera Gutierrezi 22-12 irabazi ondoren.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!