Haurren Amezketako I. Buruz Buruko Txapelketa antolatu dute

Ataria 2023ko ekainaren 30a

Aurten lehenengo aldiz, Amezketako Guraso Elkarteak eta Zazpi Iturri pilota elkarteak elkarlanean I. Buruz Buruko Txapelketa antolatu dute.

Partidak uztailaren 7an eta 14an jokatuko dira eta finalaurrekoak eta finalak abuztuaren 25ean izango dira. Partidak herriko hainbat frontoitan jokatuko dira: plazako frontoian, Ugarten, eskolako frontoian,... izena ematen duten ume kopuruaren arabera. Txapelketa ligaxka moduan izango da, hau da, pilotari bakoitzak egun batean partida bat baino gehiago jokatuko ditu.

Bi maila izango dira. Lehenengo mailan LH4, LH5 eta LH6 ikasturtekoek parte hartuko dute, eta bigarren mailan LH1, LH2 eta LH3 ikasturtekoek. Izena emateko epea uztailaren 3an, astelehena, bukatuko da, eta interesa duenak 622 58 04 89 zenbakira idatzi beharko du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!