Arteagak hartu du Amundarainaren lekukoa

Ataria 2023ko ekainaren 17a

Hautetsiek gaur eguerdian egindako osoko bilkuran hartu dute kargua.

EH Bilduk irabazi zituen hauteskundeak joan den maiatzaren 28an. Agintaldi berrian bost zinegotzi izango ditu koalizio abertzaleak eta bi zinegotzi, berriz, Amezketa Etorkizun taldeak.

Nahiz eta udal gobernuaren arduran EH Bilduk jarraitu, alkate karguan kide berri bat ariko da. Gaur alkate bezala zin egin du Mikel Arteagak. 2011tik alkate bezala jardun duen Iñaki Amundarainen eskutik jaso du aginte makila. Azken honek, zinegotzi izaten jarraituko du.

Amezketako udalbatza ondorengoek osatuko dute:

  1. Mikel Arteaga Zabala (EH Bildu)
  2. Alaitz Labaien Tolosa (EH Bildu)
  3. Eneko Goitia Gonzalez (EH Bildu)
  4. Aiora Aramburu Galarza (EH Bildu)
  5. Iñaki Amundarain Tolosa (EH Bildu)
  6. Julian Sagastume Garmendia (Amezketa Etorkizun)
  7. Jose Antonio Artola Mugica (Amezketa Etorkizun)

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!