Trikiti doinuek pixkana erakarri dituzte gazteak

Ataria 2023ko ekainaren 10a

Amezketan lehen aldiz 'Gazte Eune' ospatzen ari dira gaur. Eguerdian triki-poteoa egin dute, bertako trikitilariekin; hasieran ez da herritar asko hurbildu, baina bazkalordua gerturatu ahala, ekintzara batu dira herritar gazteak.

14:30ean bazkariarekin hasi dira, eta horretarako, frontoian bildu dira; hasiera batean plazan egin behar zuten, baina beroa zela eta, lekuz aldatu dute. Guztira, 80 gazte inguru animatu dira bazkarira. Arratsaldean, plazan eta herrian zehar jarraituko du festak.

Egitaraua:

  • 12:00. Triki poteoa.
  • 14:30. Bazkaria plazan.
  • 17:00. Trikiteens erromeria, plazan.
  • 19:00. Herritik zehar, DJ J&J.
  • 21:00. Zagi sagardoa.
  • 23:30. Bambola DJ saioa, plazan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!