San Martingo komunak berritu dituzte

Ataria 2023ko ekainaren 8a

Etxola irekitzerako, komunak pintatu eta argiteria berriarekin jarri ditu Amezketako Udalak; bihar izango da etxolaren inaugurazio ekitaldia, 19:00etan.

Bihar irekiko da San Martingo etxola eta eremu hori jendearentzat atseginagoa egiteko helburuarekin, komunetan lan batzuk egin ditu Amezketako Udalak. Batetik, paretak kolore argiagoz pintatu dira eta bestetik, sentsore bidez funtzionatuko duen argiztapena jarri da martxan komunean. Etxolaren inaugurazio ekitaldia bihar 19:00etan izango da eta, berritasun moduan, aurten, ostiral eta larunbat iluntzeetan, Argaia Goenako postua ere izango da hanburgesa, saltxitxa eta ogitartekoak eskainiz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!