Bihar hasiko dira Beltzaren Plaza ondoko parke txikia estaltzeko lanak

Ataria 2023ko ekainaren 7a

Parkea estaltzeaz gain, berdegunean egurrezko hesi bat jarri eta argiteria eta zorua berrituko dute. Lanek bi hilabete irautea aurreikusten dute.

Amezketako Udalak adierazi duenez, duela hilabete batzuk bilera bat deitu zuten Beltzaren Plaza ondoko parke txikia estaltzeko proiektua aurkeztu, eta herritarren, baina batez ere haur txikien gurasoen, ekarpenak jaso eta proiektua hobetzeko. «Amezketan haur txikiak dituzten familien ohiko eskaria izan da parke txikia estaltzea, izan ere, euria egiten duenean ez du aterperik, eta eguzkiak jotzen duenean ez du ia itzalik, eta oso beroa da», azaldu du udalak.

Dagoeneko proiektua onartu eta lanak esleitu ditu udalak eta dena prest dago lanak hasteko; bihar hasiko dituzte. Lan hauekin, parkea estaltzeaz gain, berdegunean egurrezko hesi bat jarriko dute haurrak errepidera ateratzea oztopatzeko. Gainera, argiteria berria ere jarriko dute estalki azpia argiztatzeko, eta parkeko elementu guztiak ondo estaltzeko lekuz mugitu beharra daudenez, zorua ere berrituko dute. Lanak bihar hasi eta bi hilabete irautea aurreikusten dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!