Larunbatean Gazte Eguna ospatuko dute Amezketan

Ataria 2023ko ekainaren 8a

Amezketako Gazte Taldeak eta Amezketako Udalak elkarlanean gazte eguna antolatu dute ekainaren 10erako. Egun guztian zehar, musikaz eta jan-edanaz gozatzeko aukera izango dute herriko gazteek.

Goizean trikipoteoa egingo dute herriko trikitilarien eskutik. Ondoren, bazkaltzeko elkartuko dira herriko gazteak. Arratsaldean, erromeria izango da plazan Trikiteens taldearen eskutik, eta iluntzean J&J DJ-a ibiliko da herriko tabernetan zehar. Afaltzeko, zagi ardoa egingo da plazan edo frontoian, eguraldiaren arabera, eta bukatzeko, Bambola DJ-a izango da plazan, goizaldera arte.

  • 12:00. Triki poteoa.
  • 14:30. Bazkaria plazan, Divinus Catering enpresaren eskutik. Menua: urdaiazpikoa, paella mistoa, oilaskoa letxugarekin eta ijito-besoa.
  • 17:00. Trikiteens erromeria, plazan.
  • 19:00. Herritik zehar, DJ J&J.
  • 21:00. Zagi sagardoa.
  • 23:30. Bambola DJ saioa, plazan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!