San Martin parkeko etxola ustiatzeko prozedura abian da

Ataria 2023ko maiatzaren 4a

Etxolako taberna zerbitzua kudeatzeko interesa duenak maiatzaren 16a baino lehen aurkeztu beharko du proposamena.

Hirugarren urtez, San Martin parkean dagoen etxolan taberna zerbitzua eskaini nahi du Amezketako Udalak. Eremu publikoa izanik, zerbitzua lehiaketara atera dute, eta zerbitzuan interesa duenak hemen kontsultatu ditzake baldintzak. Edozein zalantza argitzeko udalera deitu beharko da. Proposamena aurkezteko azken eguna maiatzaren 16a izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!