Amezketako jubilatuek Donostiara irteera egingo dute maiatzaren 3an

Ataria 2023ko apirilaren 20a

Goizean Donostian ibili, Aquiarium bisitatu eta bazkaltzera Oiartzunera joango dira; izena hilaren 24tik 27ra bitartean eman beharko da.

Amezketako Udalak irteera antolatu du jubilatuentzat maiatzaren 3rako. 60 urteko herritarrek izango dute lehentasuna, baina autobusa beteko ez balitz, gainontzeko herritarrek ere joateko aukera izango dute.

Irteera 09:30ean izango da; plazatik abiatu, Ergonen geldialdia egin eta azkenik, Ugarten geratuko da autobusa. Donostiara joan eta hamaiketakoa egiteko tartea izango dute. 11:00etan Aquariumera bisita gidatua egingo dute, eta ondoren, 13:00etan, autobusa hartuko dute bazkaltzera Oiartzungo Tolare jatetxera joateko. Bazkalostean denbora librea izango dute Oiartzunen bertan, 18:00ak aldera arte.

Hilaren 24tik 27ra izango da izena emateko aukera. Txartelak 30 euroko prezioa izango du.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!