Amezketako Tokiko Energia Komunitatean izena emateko aukera zabalik dago

Ataria 2023ko apirilaren 5a

Komunitateko bazkide izateko pausoa eman dezakete orain herritarrek, horretara bideratutako web orriaren bitartez; behin plakak martxan jarrita, deskontua izango dute bazkideek.

Tokiko Energia Komunitatea sortzeko urratsak ematen ari dira Amezketan. Otsailaren 23an egin zuten lehen bilera informatzailea. Ia 40 lagun bildu zirela zehaztu du udalak. Bilera hartan, aurre inskripzioak egiteko epea zabaldu zen, eta azken hilabetean 30 bat lagunek eman dute izena.

Bien bitartean, udalak urratsak eman ditu formalki Tokiko Energia Komunitatea sortzeko, elkarte bezala eratzeko Eusko Jaurlaritzaren aurrean, alegia, lehendakaria, diruzaina eta idazkaria izendatuta.

Orain, energia komunitatean izena eman eta bazkide izateko epea zabaldu dute. Horretarako prestatuta dagoen web orrian egin beharko da, aurre inskripzioaren esteka kendu da eta berri bat txertatu dute Eman izena jartzen duena. Hor sartu eta datuak bete beharko dira, eta horrela, Tokiko Energia Komunitatearen bazkide izaera lortuko da, eta eguzki plakak martxan jartzen direnean, argindarraren fakturan deskontua izango du bazkideak.

Edozein zalantzarekin 948 987 232 telefono zenbakira deitu daiteke edota Amezketako Udalera deitu edo bertaratu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!