Joseba Sarrionandia izango da irakurle taldeko hurrengo gonbidatua

Ataria 2023ko martxoaren 22a

Martxoaren 28an egingo dute irakurle taldeko hurrengo saioa, Amezketako kultur etxean, 19:00etan. Irakurle taldeak herritar guztiak gonbidatu nahi ditu saioan parte hartzera. 

Joseba Sarrionandiaren Munduari bira eman zion ontzia liburua aztertuko dute, idazlea bera bertan dela. Betiko moduan, tertulia egiteaz gain, jana eta edana ez dela faltako esan dute.

Amezketako irakurle taldeak gerturatzeko gonbita egin die bertaratu nahi duten guztiei. Nahiz eta hizketa-gaia iurretar idazlearen azken liburua izan, liburu hori irakurri gabe dutenei ere lasai bertaratzeko deia luzatu dute taldetik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!