Amezketako Udalak Aste Santurako aisialdirako eskaintza prestatu du haurrentzat. Izena emateko epea martxoaren 22an amaituko da, eta esan dutenez, ez da onartuko epez kanpoko inskripziorik.
Izena emateko etxez etxe banatu duten fitxa bete beharko da eta fitxa horretan, ekintzara joan nahi duten edo ez markatu beharko da. Informazio gehiago nahi duenak 688 711 675 zenbakira deitu dezake.
Jarduerak:
- Apirilak 1, larunbata. Ipuin kontaketa musikatua, 18:00etan, 6 urtetik gorakoentzat, kultur etxean.
- Apirilak 4, asteartea. Musika jolasak, 16:30etik 18:30era, 2 eta 6 urte bitartekoentzat, gaztelekuan.
- Apirilak 12, asteazkena. Poltsak marrazteko tailerra. 16:30etik 18:30era, 6 eta 12 urte bitartekoentzat, gaztelekuan.
- Apirilak 13, osteguna. Aurpegiak pintatzea, 2 eta 6 urte artekoentzat, eta ginkana 6 eta 12 urte bitartekoentzat, 11:00etatik 13:00etara, gaztelekuan.