Zazpi Iturrik aurrera egin du Berria Pilota Txapelketan

Ataria 2023ko mar. 16a, 21:57

Zazpi iturri Pilota Elkarteko pilotariak iazko Berria Pilota Txapelketan.

Ostiralean, 2-1 irabazi zion Sestaoko Lagun Artea taldeari, Amezketan jokatutako atariko kanporaketako lehian; final-hamaseirenetan Burlatako Zugarralderen aurka jokatuko du.

Beste urtebetez abiatu du ibilia Berria Txapelketak. Ostiralean jokatu ziren atariko kanporaketetako lehen bi lehiak, eta etxean aritu ziren taldeek ez zuten hutsik egin. Hain zuzen, Zaratamoko Upo Mendik 2-1 irabazi zion Atauni, eta emaitza berarekin garaitu zuen Amezketako Zazpi Iturrik Sestaoko Lagun Artea. Hortaz, bi garaileak final-hamaseirenetan izango dira. Upo Mendik Logroñoko Titin III.a elkarteari egingo dio aurre, eta Zazpi Iturrik, Burlatako Zugarralderi.

Amezketarrek ez zuten hasiera ederra izan, kadeteen arteko partidan aise nagusitu baitziren Sestaokoak. Lesio baten ondorioz, pilotari garrantzitsu baten hutsunea izan zuen Zazpi Iturrik, eta horrek erabat baldintzatu zuen norgehiagoka. Kolorerik ez zen izan, Lagun Artea-ko Perezek eta Quijanok 4-22 menderatu baitzituzten Zazpi Iturriko Karrera eta Karrera. Nahierara ibili ziren garaileak aurrean zein atzean. Kontuak aldatu ziren gazteen artekoan, dena den, gidoiak beste aldera egin baitzuen. Faborito ziren Armaolea eta Plazaola amezketarrak, eta 22-5 irabazi zieten Lagun Artea-ko Castillo eta Perezi. Aurrelari amezketarrak itxura dotorea eskaini zuen.

Nagusien esku zegoen guztia. Horrek erabakiko zuen dena. Presioari aurre ongi eginda, etxekoek ez zuten hutsik egin: Gorostidik eta Belokik 22-9 garaitu zituzten Sain de la Maza eta Jimenez. Bi taldeek ordezko pilotarien beharra izan zuten partida honetarako, eta egoera horretara hobeki moldatu ziren ziren amezketarrak.

Bada, asteburu honetan atariko beste bi kanporaketa jokatuko dira. Batetik, Iurretako Olaburu eta Azkoitia ariko dira aurrez aurre, eta, bestetik, Markina eta Zestoako Abantzu. Askoz gehiago izan zen Lagun Onak-eko bikotea, eta Prieto eta Morgaetxeberiak 22-1 irabazi zieten Picon eta Saezi.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!