Bake epaile titularra eta ordezkoa izendatzeko prozesua abiatu dute

Ataria 2023ko mar. 9a, 11:32

Apirilaren 1a bitarteko epea izango dute Amezketako herritarrek bake epaile izateko hautagaitza aurkezteko.

Amezketako bake epaile titularra eta ordezkoa izendatzeko prozesua martxan jarri du udalak. Astelehenean zabaldu zen hautagaitza aurkezteko epea, eta apirilaren 1a bitarteko egunak izango dituzte herritarrek beharrezko dokumentuak eta euren burua aurkezteko Amezketako Udalaren erregistro nagusian egin beharko da izen ematea.

Bete behar diren baldintzak honakoak dira:

  •  18 urtetik gorakoa izatea eta Espainiako nazionalitatea edukitzea.
  • Epaile funtzioa normaltasunez betetzeko ezgaitasun fisiko edo psikikorik ez izatea.
  • Dolu izaerako delitu bategatik kondenatua ez egotea, absoluzioa  eta errehabilitazioa lortutakoan izan ezik.
  • Euskararen ezaguera, ahozkoa behintzat menperatzea, Amezketako biztanleen ia %100 euskaraz erlazionatzen baita.    
  • Abokatutza edo prokuradoretza jardueretan ez aritzea.
  • Kargu politikorik edo sindikalik ez izatea.
  • Edozein Administrazioko edo menpeko erakunde betetako funtzionario edo langilea ez izatea (irakaskuntzan edo ikerketa juridikoan aritzen direnak salbu).
  • Aholkularitza juridiko lanetan ez jardutea, ordaindua edo ordaingabea izanik ere.
  • Amezketako herrian bizitzea, ekainaren 7ko 3/1995 Erreglamenduak 17. artikuluan esaten duenaren arabera.  
  • Botere Judizialeko Lege Organikoaren 102, 302, 303 eta 389 ataletan aurreikusitako epaile kargurako bateraezinezkotzat edo debekatutzat deklaraturiko kasuetan sarturik ez egotea.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!