Talaiek atsedenik gabe astindu dituzte makilak

Ataria 2023ko otsailaren 19a

Amezketako talaiek herriko etxe atari guztiak bisitatu dituzte; atzo batzuk, eta gaur besteak. Inauteri giroan ibili dira, zahatoa lagun, umore onez eta lagun artean.

Atzotik hasita dabiltza talaiak makilak astintzen. Atzoko eguna baserriz baserri pasa zuten, bi taldetan banatuta. Batzuk Amezketako baserrietan barrena ibili ziren eta besteak Bedaio inguruan.

Eta gaur goizean ere fin asko atera dira berriro. bi taldetan banatuta, Ugartetik abiatu dira batzuk, eta beste taldea Zubillaga auzoko baserrietan barrena ibili da. Eguerdian, Okindegi inguruan elkartu dira eta herrigunea guztiek elkarrekin alaitu dute. Tartean-tartean, tripa betetzeko eta deskantsurako geldialdiak ere egin dituzte, baina bien bitartean makilak joaz ibili dira bi ilaratan jarrita. Arratsaldean amaituko dute ibilbidea, etxe guztien atariak alaitzen dituztenean.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!