Amezketako haurrek, Ostegun Gizena ospatzeko hainbat ekintza egin dituzte goizean zehar. Lehenik, txistorra pintxoak jan dituzte eguna indartsu hasteko, ondoren inauteri doinuz alaituta kalejiran irten dira, eta amaitzeko, inauterietako jaialdia eskaini dute ikasleek herriko frontoian. Zumadi eskolako haurrak: Pirata, minions, ezkontza eta erraldoiez mozorrotu dira besteak beste.