Pilota jaialdia Amezketan

Ataria 2023ko otsailaren 14a

Binakako Master Laboral Kutxako jaialdia jokatu zen igandean Amezketako Larrunarri pilotalekuan. 

Lehen bi partidak eskuz binaka pilota mistoa gazteen mailan izan ziren. Alejandra Bilyak eta Miren Gisasolak 18-6 irabazi zien Larraitz Beltran de Gebara eta Uxue Lopez de Okarizi lehen partidan, eta bigarrenean Jaione Elorza eta Alba Monjek 18-16 irabazi zieten Olatz Insausti eta Naia Zelaiari. Hirugarren partidan, pilota mistoko elite mailakoen partida jokatu zen, eta Amaia Aldai eta Nora Mendizabalek 22-16 irabazi zieten Leire Garai eta Enara Gaminderi.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!