Mendizale bat erreskatatu dute Amezketan

Ataria 2023ko otsailaren 4a

Larrialdietako Zerbitzuek 45 urteko gizonezko bat erreskatatu dute Aralarko meatzeetan, Buruntzunzingo bordatik gertu, hanka batean min hartu ondoren.

13:45ak aldera gertatu da ezbeharra. Mendizaleak berak eman die gertatutakoaren berri Larrialdi Zerbitzuei; mugitzeko arazoak zituen eta bertara autoz iristeko arazoak medio, helikopteroz erreskatatu behar izan dute. Ertzaintzak eta suhiltzaileek artatu dute mendizalea eta Tolosako Usabal futbol zelaira eraman dute, bertatik Asuncion Klinikara ebakuatzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!