Arantxa Urretabizkaia, Amezketako irakurle taldeko aurtengo lehen gonbidatua

Ataria 2023ko urtarrilaren 27a

Urtarrilaren 31n egingo dute urteko lehen saioa Amezketako irakurle taldeko kideek; Arantxa Urretabizkaiarekin tertulian arituko dira 'Azken etxea' liburuaz.

Martxan hastear da Amezketako irakurle taldea. Lehen saioa urtarrilaren 31n, datorren asteartean egingo dute, 19:00etan, kultur etxean. Arantxa Urretabizkaiaren Azken etxea liburua izango dute mintzagai, eta idazlea bera gonbidatu dute saiora. Meriendatzeko tartea ere hartuko dute literatura tertulia egiten duten bitartean. 

Ekainera bitarte, beraz, hilabeteko azken astearteak baliatuko dituzte tertuliak egiteko, beti liburuaren idazlearekin. Liburua irakurri dutenak, zein irakurri ez dutenak joan daitezkeela esan dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!