Haurren Gabonetako eskaintzan izena eman behar da

Ataria 2022ko abenduaren 13a

Amezketako Udalak Gabonetarako egitaraua prestatu du, eta apuntatzeko azken eguna hilaren 16a, ostirala, da.

Amezketako Udalak herriko haurrei eta gazteei begira Gabonetarako eskaintza prestatu du. Eskulanak, ipuin kontalaria, jolasak, ginkana edota filma izango dituzte aukeran. Apuntatzeko izen emate fitxa bete beharko dute zein ekimenetan parte hartu nahi duten zehaztuz. Izena emateko azken eguna, hilaren 16a, ostirala izango da. Gurasoei sor dakizkieken zalantzak argitzeko 688 711 675 telefono zenbakia jarri dute eskura.

EGUN BAKOITZEKO EGITARAUA

Hilaren 26an, astelehenean eskulanak egingo dituzte HH 1, 2 eta 3ko ikasleek 10:00etatik 12:00etara. Hilaren 28an, asteazkenean, Ameli ipuin kontalaria izango da 11:00etan, LH 1, 2, 3, 4, 5 eta 6koei zuzenduta. Hilaren 29an, ostegunean, aldiz, 10:00etatik 13:00etara jolasak egingo dituzte. HH 1, 2 eta 3koentzat, eta LHko 1, 2 eta 3ko ikasleentzat. Urte berriarekin, urtarrilaren 3an, ginkana izango da. LH 1, 2, 3, 4, 5 eta 6koei zuzenduta egingo dute, eta 10:00etatik 13:00etara izango da. Bukatzeko, urtarrilaren 4an, 10:00etatik 13:00etara, filma jarriko diete. Kasu honetan, deialdia zabalagoa da: LH 4, 5 eta 6; DBH 1,2, 3 eta 4; eta batxilergoko edo erdi mailako 1 eta 2koei

Ekitaldi guztiak Gaztelekuan egingo dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!