Azoka eguna izan dute Amezketan

Leyre Carrasco 2022ko azaroaren 27a

Nekazari eta artisau postuez bete da beste urte batez Larrunarri frontoia. Izan ere, Amezketako kultur eskaintzaren barruan Amezketako Ferie ospatu dute, beste behin.

Goizean izan da zer ikusi, dastatu eta erosi Amezketan. Izan ere, nekazari eta artisau postuz bete dute Larrunarri frontoia Amezketako Ferie ospatuz. Bertan, denetariko postuak izan dira. Alde batetik, bertako barazkiak, gaztak, herriko okindegiak, erlauntzako produktuak edota fruitu lehorrak erosteko aukera izan da. Nekazariek ez ezik, artisauek ere ez dute hutsik egin aurtengoan, eta hauek mota guztietako bitxiak, xaboiak, kosmetikoak edota liburuak ekarri dituzte azokara. Gosearekin zegoena tripa betetzeko tartea ere izan du. Izan ere, talo eta pintxo postuaz gain, aurten berritasun bat ere gehitu zaio azokari: olagarro postua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!