San Martin eguna ospatu dute Amezketan. Izen bereko ermitan meza izan dute, eta ondoren bazkaltzeko elkartu dira herritarrak. 80 pertsona inguru izan dira bazkaltzen, eta bazkalostea bertsolariek eta trikitilariek alaitu dute. Haurrentzat merienda izango da arratsaldean, eta 21:00etan, gaztaina jatea egingo dute Zazpitturri elkartean.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?