Laugarrenaren bila

Ataria 2022ko azaroaren 7a

Perfekziotik oso gertu, Altuna III.ak 22-7 irabazi dio Elordiri Lau eta Erdiko Txapelketaren finalerdia, eta zazpigarren urtez segidan finalean izango da.

Aitor Elordik izan da Lau eta Erdiko Txapelketaren ezusteko nabarmenena, Jakari irabazi ondoren, Laso, Ezkurdia eta Elezkano menderatu zituelako. Baina Altunaren aurka ezin izan zuen berea eman,  batez ere amezketarrak sekulako erakustaldia eman zuelako. Elordi berak nabarmendu zuen partidaren amaieran, Altunak "milimetrora" jokatu zuela, eta horrela oso zaila dela egungo Lau eta Erdiko txapeldunari irabaztea.

Partida garrantzitsuetan Altuna hazi egiten da, eta horrek erakusten du 26 urterekin kaiolako zazpigarren finala jokatuko duela jarraian. Aurreko sei finaletatik hiru irabazi ditu. Ezkurdia izango da beste finalista, eta horrek bi txapel ditu jantzita, biak Altunari irabazita. Azaroaren 20an izango da finala, Bilbon, eta amezketarra laugarrena janzten saiatuko da. Bere zazpigarrena txapela izango litzateke, buruz buru bi txapel dituelako eta binaka beste bat.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!