Ordiziarren bisita Amezketara

Ataria 2022ko azaroaren 2a

Amezketako Udalak bisita gidatuak prestatuak ditu herriko txoko ezberdinak bisitariei erakusteko, eta asteburuan ordiziarren bisita izan dute.

Ordiziako Hitzaro Kultur Elkarteko 25 pertsona gerturatu ziren Amezketara, eta Agurtzane Garmendiaren gidaritzapena egin zuten bisita. Pernando Amezketarraren bueltako kontuak izan zituzten, besteak beste, eta non jaio, bizi eta hil zen ikusi zuten. Eta Garmendiaren hitzetan, Pernando Amezketarrak zuen "umore puntuarekin" ibili ziren.

Horrez gain, Amezketako eliza bisita zuten eta baita Pello Zabala gunean dagoen Ieraregibizkar errota ere. Pello Zabala gunean bertan jana eta edanaren bueltan kontu kontari aritu ziren.  

Garmendia eskertuta azaldu da, "atseginak eta parte hartzaileak" izan zirelako bisitariak. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!