Bada zer aukeratu

Eneritz Maiz Etxarri 2022ko urr. 27a, 15:59

Amezketako Udalak ekitaldiz bete du Udazken Kulturala. Bertso afariarekin emango diote hasiera ekimen sortari, eta bukatu 36ko Gerrak Amezketan izandako ondorioak jasotzen dituen antzezlanarekin amaituko dute. Herritarrak izango dira aktore lanak egingo dituztenak.

Ez da erraza izaten herritar guztiei erakargarri zaien kultur egitaraua prestatzea, baina horretan saiatu dira Amezketan. Bihar hasi, eta abenduaren 17ra bitarte luzatuko dira ekitaldiak.

HURRITZ MAKILA ETA XABOIA

Amezketaren kasuan, ekitaldi sortaren artean, bi ikastaro berezi antolatu dituzte. Alde batetik, hurritz makilak nola egin ikasteko saioa izango da azaroaren 5ean. Mendi ibilaldia egingo dute Altunegi auzorako bidegurutzetik abiatuta, baina aldez aurretik izena eman beharko da. Horretarako 695 712 610 telefono zenbakira deitu beharko da.

Bestetik, azaroaren 16an, olio birziklatuz garbiketarako xaboia egiten ikasteko tailer praktikoa izango da. Kasu honetan Pello Zabala gunean izango da, tailerrean egingo duten xaboia norberak etxera eramateko aukera izango du, eta plaza mugatuak direnez izena ematea nahitaezkoa da, 690 34 90 09 telefono zenbakira deituta.

ERRETIRODUNEN EGUNA

San Martin Eguna ospatuko dute urtero moduan, eta Erretirodunen bazkaria izango da Txindoki jatetxean.  Amezketan erroldatutakoei begirako eguna da, eta 60 urtetik gorakoak direnentzat antolatua. Bertsolari eta trikitilariek alaitu dute arratsaldea, eta bazkaltzera joan nahi dutenek izena eman beharko dute. Izena udaletxean eman behar dute azaroaren tik azaroaren 8ra, biak barne. Txartela 30 euro ordaindu beharko du pertsona bakoitzak.

Egitaraua
  • Urriak 28, ostirala.
    • 21:00. Aratz Igarzabal eta Eneko Araiztegi bertsolariekin bertso afaria, Amezketako Gazte taldea eta Zazpitturri elkartearen eskutik, Zazpitturri elkartean.
  • Azaroak 4, ostirala.
    • 18:00. Sunpriñue Amezketan tertulia. Aralarko artzainen musika-tresna berreskuratzen, Pello Zabala gunean.
  • Azaroak 5, larunbata.
    • 10:00. Hurritz makilak egiten ikasteko ibilaldia Altunegi auzorako bidegurutzean hasita (Dantzarin Saletxe inguruan).
    • 18:00. Eingo taldearekin erromeria ibiltaria egingo dute Amezketan zehar, Pernando Amezketarra plazatik hasita.
  • Azaroak 11, ostirala.
    San Martin Eguna.
    • 11:00. Meza San Martin ermitan.
    • 14:00. Erretirodunen bazkaria Txindoki jatetxean bertsolari eta trikitilariek alaituta.
    • 16:00-16:30. Haurrentzat merienda goiko eskoletan, guraso elkartearen eskutik.
    • 21:00. Gaztaina jatea Zazpitturri elkartean.
  • Azaroak 16, asteazkena.
    • 17:00. Olio birziklatuaz garbiketarako xaboia egiten ikasteko tailer praktikoa, Pello Zabala gunean. Norberak tailerrean eginiko xaboia etxera eramango du.
  • Azaroak 18, ostirala.
    • 19:00. Judoko kata modalitatearen erakustaldia Unai Regillaga eta Unai Saralegiren eskutik, Larrunarri frontoian.
  • Azaroak 25, ostirala.
    • 18:00. Bertako hazi barietateak eta hauen ugalketa hitzaldia, Pello Zabala gunean. Ondare biokulturala, komunitatea eta agroekologia. Bertako hazi barietateen historia eta gaur egungo garrantziari buruz izango da hitzaldia. Bestalde, baratzeko hazi ugalketari buruzko oinarrizko kontzeptuak azalduko dira. 20:00. Talo jatea, DBH 4. mailakoen eskutik, Larrunarri frontoian.
  • Azaroak 27, igandea.
    • 10:00. Amezketako Azoka, Larrunarri frontoian.
  • Abenduak 2, ostirala.
    • 18:00. Gure lurrari begira, etorkizuna amets solasaldia Josebe Blanco artzainarekin eta EKHOlektiboako kide den Aitziber Sarobe biologoaren eskutik. Saroi Jauregik gidatuko du, kultur etxeko areto nagusian. Buruntzunzin mendi elkarteak antolatuta.
  • Abenduak 3, larunbata
    • 11:00. Hiru eta Erdiko pilota txapelketako finalak. Eguraldi ona bada frontoi zaharrean, txarrarekin Altuna Anaiak frontoian.
    • Ondoren. Poteoa Ergonen trikiti soinuaz alaiturik.
    • 14:00. Bazkaria Altuna Anaiak frontoian. Tiketak herriko tabernatan salduko dira.
    • Ondoren. Euskal Kantuen Bingoa.
    • 17:00. Mus Txapelketa Altuna Anaiak frontoian.
  • Abenduak 4, igandea
    • 12:00. Amezketa (1936-1945) Zigorpean isilaraziei, merezitako aitorpena liburuaren aurkezpena kultur etxeko areto nagusian. Gerra zibilak eta gerra ondorenak Amezketan izandako ondorioak aztertu eta bildu ditu Antton Amondarainek.
  • Abenduak 16, ostirala
    • 18:00. Gerra Zibilaren eragina Amezketan. Azalpena eta tertulia Antton Amondarainekin kultur etxeko areto nagusian.
  • Abenduak 17, larunbata
    • Gerra omen zetorrek! Ederrak egin dizkinagu! antzezlana, kultur etxean. 36ko Gerrak Amezketan izandako ondorioak jasotzen dituen antzezlana herritarren eskutik.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!