Beotibarren jokatuko du Altuna III.ak partida erabakigarria

Ataria 2022ko urriaren 24a

Peio Etxeberriaren aurka galdu eta gero, amezketarrak Darioren aurkako Lau eta Erdiko Txapelketako partida irabazi beharra du.

Inoiz baino emozio handiagoa bizitzen ari da aurtengo Lau eta Erdiko Pilota Txapelketan. Bi faborito nagusiek euren partida galdu zuten asteburuan. Lasok Elordiren aurka galdu zuen larunbatean eta atzo Jokin Altuna amezketarrak Peio Etxeberriaren aurka galdu zuen, 15-22. Datorren igandean Tolosako Beotibar frontoian Darioren aurka jokatuko duen partida bai ala bai irabazi behar du Altuna III.ak finalerdietara igarotzeko. Jaialdia 17:00etan hasiko da eta amezketarraren partida bigarrena izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!