Alpargata urdinak berriro dantzara

Ataria 2022ko urriaren 10a

Ugarteko Errosarioko Amaren festen azken egunean ohitura izaten da herritarrek Ingurutxoa dantzatzea. Hamalau bikotek astindu dituzte oinak aurtengoan festei amaiera emanez.

Azken urteetako dantzarik jendetsuenetako bat izan da aurtengoa; guztira, hamalau bikotek hartu dute parte ohiturazkoa den Ingurutxoa dantzan. Neska-mutil, gizon-emakumeei doinua jartzen Garikoitz Llobregat txistularia aritu da, beste behin.

Txuri-urdin uniformeari astindua eman eta bi urteko etenaren ostean berriro ere atera dira dantzariak plazara. Oraingoan gainera, dantzari berri ugari izan dira: neska-mutil gaztetxoak. Dantzari berriei aurreko asteetan Gotzone Zubillaga, Eider Amundarain eta Leire Sagastume entseguz entsegu pausoak erakusten aritu dira. 

Honela, auzoaren txalo zaparrada jaso zuten 28 dantzariek, Ugarteko frontoia uzteko garaian. Segidan, trikiti hotsen laguntzaz sagardo dastaketarekin amaiera eman zieten auzoko festei.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!