Astelehenean irekiko dute Amezketako Gazteleku berria

Eneritz Maiz Etxarri 2022ko urriaren 5a

Amezketako Udalak Gazteleku berriko ateak zabalduko ditu astelehenean. 12 eta 18 urte arteko gazteei zuzendua da, eta erabiltzaile izan nahi dutenek izena eman beharko dute.

Amezketako gazteek Gaztelekua kokaleku berriarekin estreinatuko dute aurtengo ikasturtean. Astelehenean zabaltzeko prest du guztia Amezketako Udalak. 

12 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzenduta eremua da Gaztelekua, eta udalak bertaratu eta parte hartzera animatu nahi ditu adin tarte horretan dauden herritarrak. 

Aurtengo berrikuntza kokapen berria izango da, eta, zehazki, Bartolome Deunaren Kalea, 27an dagoen eraikineren 1. solairuan egokitu dute Gaztelekua. Irekiera hilaren 10ean, astelehenean, izango da, 16:30etik 19:30era. Ikasturtean zeharreko zerbitzua ere ordutegi horretan izango da.

Izena emateko epea astelehenean bertan zabalduko dute, eta urriak 21a bitarte izango dute izena emateko aukera. Hori bai, Gaztelekuko eskaintzan parte hartzeko gazteek beharrezkoa izango dute izen ematea egitea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!