Komunitate energetikoak zer diren eta nola funtzionatzen duten ezagutzeko tailerra egingo dute

Ataria 2022ko irailaren 29a

Amezketako Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean eta Energia Argitu programaren barruan antolatu du Komunitate energetikoak zer diren eta nola funtzionatzen duten ezagutzeko tailer praktikoa. Urriaren 5ean izango da, 18:00etan, eta interesatuek urriaren 3a baino lehen eman beharko dute izena. 

Gipuzkoan Komunitate Energetikoak sortzearen aldeko apustua egiten ari diren gero eta udalerri gehiago direla eman du jakitera Amezketako Udalak, baina "herritarrik gabe ez dago komunitaterik eta ezinbestekoa da hortaz herritarrek argi izatea zer diren komunitate energetikoak eta nola funtzionatzen duten".

Hori horrela tailer praktikoa antolatu dute urriaren 5erako. Helburua gaiari buruzko informazio osatua eta zehatza azaltzea dute, eta jada funtzionamenduan dauden mota ezberdineko Komunitate Energetikoen berri emango dute, "herritarrek sistema energetikoan izan dezaketen eragin zuzena ulertu dezaten". 

Tailer praktikoan parte hartu nahi duten herritarrek urriaren 3a baino lehen izena eman beharko dute, eta beharrezkoa izango da saioa egin ahal izateko. Izena, argitu@gipuzkoa.eus helbide elektronikora idatzita edo 605 757 687 telefono zenbakira deituta (astelehenetik ostiralera, 09:00-18:00) eman daiteke. Informazio gehiago nahi duenak Argitu.eus webgunean izango du.

Energia Argitu programaren helburua energiaren kontsumoaren murrizketa lortzeko, eraginkortasuna handitzeko eta energia berriztagarriak bultzatzeko tresnak eskura jartzea da: Nola egokitu etxeko kontsumo elektrikoa tarifa berrietara erotu gabe; etxean energia aurrez dezakezu erosotasunik galdu gabe!; energia berriztagarriak zure etxean…posible da!; ibilgailu elektrikoak eta mugikortasun jasangarrirako aukerak...

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!