Ugarteko jaiak 2022: EGITARAUA

Ataria 2022ko irailaren 29a

Errosario Amaren jaiak ospatuko dituzte Ugarten, urriaren 7an, 8an eta 9an. Hiru egunetan egun osoko egitaraua antolatu dute.

EGITARAUA

  • Urriak 7, ostirala
    • 11:00. Meza.
    • 19:30. Kanpai jotze, suziriak eta buruhandiak jaiei hasiera emateko.
    • Ondoren, bertso poteoa Anjel Mari Peñagarikano eta Unai Mendizabalekin, trikitilariek alaiturik.
    • 21:00. Herri afaria.
    • Jarraian, erromeria Jon Ostolaza eta Rakel Pujanarekin.
    • Atsedenaldian, toka lehiaketa.
  • Urriak 8, larunbata
    • 11:00. Herriko gaztetxoen pilota partidak.
    • Egun osoan, puzgarriak (12:30-14:30 eta 16:00-19:00) eta beste hainbat jolas.
    • Arratsaldean, zaldien ibilalditxoak Ugarten zehar.
    • 16:00. Mus Txapelketa elkartean (Izen ematea 15:30ean. Bikote bakoitzak 10 euro ordainduko ditu eta partaide batek behintzat herritarra izan behar du).
    • 17:30. Txokolatea bizkotxoarekin elkarte aurrean.
    • 21:00. Zahagiardoa.
    • 22:30. Ansorregi eta Larrañaga, Laja Bi eta Alabier trikitilarien erromeria.
    • Goizaldean, sokatira lehiaketa.
  • Urriak 9, igandea
    • 11:00. Meza nagusia.
    • Jarraian, txakolin dastaketa eta pintxoak plazan, trikiti doinuz alaiturik, Izer eta Narbaizaren eskutik.
    • 18:00. Herri kirolak. Jon Goenatxo harri-jasotzailea eta aizkoran, Ugaitz Mugerza eta Julen Alberdi 'Txikia'.
    • Ondoren, ingurutxoa.
    • 20:30. Sagardo dastaketa.
    • Festak amaitzeko, Izer eta Narbaiza trikitilariak.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!