Etxeberriak, Zubizarretak eta Espinalek jantzi dituzte txapelak

Ataria 2022ko irailaren 19a

Amezketako Txapeldunen Buruz Buruko Txapelketaren finalak jokatu ziren larunbatean Amezketako Larrunarri pilotalekuan.

Ohi bezala kadete, etorkizun eta elite mailako finalak jokatu ziren larunbat arratsaldean, Amezketan. Kadeteen mailan, Oihan Etxeberriak 22-1 hartu zuen mendean Oier Ibarluzea. Etorkizun mailan, Beñat Zubizarreta nagusitu zitzaion Oier Ariztegiri 22-16, eta elite mailan, Iker Espinalek jantzi zuen txapela Gaiza Karregali 22-7 irabazita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!